_MG_3791.jpg

SUMENDI IBILTARIA

Tripak kolektiboko kideak  agertu dira taula gainean proposamen zoro, fresko, aurreratu eta konplexurik gabeko honekin.

'Urruna'


Aurten irailera aldatu dira Aulestiko ADEL jardunaldiak Pazko astean izan beharrean. Betiko moduan, Euskal Herriko leku askotako irakasleek ematen dituzte arte eszeniko eskolak goizez eta arratsaldez, eta iluntzean emanaldiak datoz.

Astelehenean Atx Teatroaren Tomiris izan zen, asteartean Matriuska eman zuten Kamikaz eta Ttak taldeek paregabeak biak ala biak, eta aspaldi komentatuak hemen eta asteazkenean Gasteizko Tripak kolektiboaren Urruna etorri da. Azken horren kontura, nik uste dut ikusleok zer edo zer diferente eta berria ikusi izanaren sentsazioarekin irten garela emanalditik, eta, gainera, une batzuetan barre sanoak bota eta denbora guztian ondo pasatu dugula. Tripak kolektiboko kideak Marina Suarez, Natalia Suarez, Andrea Berbois, Maite Mugerza eta Mayi Martiarena dira, eta lehenengo laurak agertu dira taula gainean proposamen zoro, fresko, aurreratu eta konplexurik gabeko honekin.



Beren aurreko lanean Aitaren larrua aitatasunaren kontua erabateko askatasunez eta formalki oso era landugabean aztertu bazuten ere, estimatzeko modukoak izan ziren gaiaren hautaketa bera, gaia emakume-ikuspegitik tratatu izana eta bide estetiko-emozional berriak esploratzeko izan zuten determinazioa. Oraingo Urruna honetan, argi dago aurrerapauso handia egin dutela esandako bide emozional-estetiko horietatik, eta, aurrekoan bezala, emakume-ikuspegi garbi eta aurreratua eman diotela aurrean duten/dugun errealitateari. Alde horretatik, nabarmenduko dugu geure begien aurrean, erreparo gutxiz eta naturaltasun osoz eraiki dituztela euren sormenetik irtendako mundu oniriko, absurdu eta poetiko-garaikideak.

Fokua aldatuta, orain ari naiz konturatzen ez dakidala gaurko hau antzerkia ala performancea ote den: antzerkia izateko hari argumental oro falta zaio nahita, zer esanik ez eta performancea izateko antzezleen benetako bizipenak edo izaerak izan beharko lirateke guztiaren oinarria. Eta ez dudarik egin beren bizipenak eta izaerak proposamenaren humus emankorra izan direla, baina, beharbada, performance kontzeptua zaharkitua eta guzti geratu zaie belaunaldi berrietako sortzaileei, eta haiek jada beste jokaleku batzuetan ari dira, testuak, gorputzak, irudiak eta objektuak beste era batzuetan erabiliz eta guretzat oraindik ezezagunak diren kodeak baliatuz, esploratuz.

Horrela izanik eta ideia eszenikoen ekaitzaren erakusgarri, sumendi ibiltaria izan da kanpin-denda distiratsua, testu enigmatikoak entzun ditugu ahots eraldatuen bidez, kea irten zaio burutik biolinistari eta oso eszena iradokitzailea sortu dute abaniko erraldoiekin, tripodeekin eta mikroaren oinarekin. Egia da une batetik aurrera ez genuela jada ezer ulertzen hasieratik bertatik, egia esan, eta orduan esan du mikrofonotik haietariko batek: «Ez saiatu ezer ulertzen, ez dago ulertzeko moduko ezer». Barre artean eskertu diogu azalpena, eta aurrera jarraitu dugu, errealitatean bageunde bezala.

_MG_3775.jpg

BAZEN BEHIN URRUNEAN SUMENDIA

“Bazen behin urrunean sumendia” hauek dira larunbatean jaso genuen esku-orriko lehenengo hitzak. Deustuko La fundición aretoan izan ginenok Tripak kolektiboak sortutako Urruna antzezlana ikusteko aukera izan genuen eta pozik esan dezaket plazer bat izan zela.

Obra deskribatzea ez da erraza ez delako narratiboa. Sumendi batean gertatzen da eta hainbat pertsonaiaren  irudi segida batek osatzen du, irudiok, bata bestearen atzean jarrita forma ematen diote lanari.

Barre egin genuen, asko, zehazki zergatik ulertu gabe, absurdukeriez. Ez dakit asoziazioek ezer argitzen duten, baina zer idatzi pentsatzen ari nintzela Blake Edwardsen The party film ezaguna etorri zitzaidan burura, soinekoak zirela eta akaso, soineko luze haiek, eta traje zuria, edo skech edo gagaren ideia agian. Gero eta gehiago pentsatu orduan eta lotura gehiago egiten nituen, ez soineko eta umore absurdoarenak bakarrik; pelikulako aparrak antzerkiko kea gogorarazten zidan, abesten zuen neskak Marina eta Maiteren kantua, dantzariek dantzariak, kaosak kaosa, gainjartzen diren ekintzek ekintzak, elefanteak umea, txizagurak txiza... Egia esan interpretazioak mila izan daitezke, hau asmakizun posible bat da. Film honen inguruan hurrengoa irakurri nuen “Bizipoza absurdoak diren gauzetan jaio da, erotuta dagoen unibertsoan”. Eta orduan Urruna jai bat dela iruditzen zait, eta denok gonbidatuta gaude.

Ospakizun honek zentzutasuna eta forma zuzena edo egokia albo batera uzten ditu eta beste leku batera garamatza, ulerterraza ez den toki batera: iluna eta garratza batzuetan, leuna eta maitekorra besteetan.

“Bazen behin urrunean, sumendia (...) Mendia maitasunez desegiten zen (...) Komunitate berezi honetako kideek sumendia zaintzen dute, seinale guztiei kontuz. Koro izerditsu bat osatzen dute, historia terribleez eta susmo txarrez betea baina umore keinuz eta maitagarritasunez ere” 

_MG_3788.jpg

ESTRAINIOAREN HURBILTASUNEAN ARAKATZEN


ANTZEZLAN BERRIA ONDU DU TRIPAK KOLEKTIBOAK: ‘URRUNA’. SUMENDI BATEN MAGALEAN BIZI DEN KOMUNITATE “ARRARO” BATEN GORABEHERAK DITUZTE HIZPIDE HIRUGARREN LAN HONETAN. BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN BAD JAIALDIAN ESTREINATU DUTE LANA

TOKI ezezagun bat: sumendi bat. Eta sumendiaren magalean bizitzen, norberarekin zerikusirik ez duen komunitatea. Finean, urruti sentitzen den atmosfera. Arraroa denaren bueltan hausnar-tzen hasi ziren udako arratsalde baten Marina Suarez, Natalia Suarez, Maite Mugerza eta Andrea Berbois Tripak kolektiboko sortzaileak, eta ideia zaparrada hura antzezlan bihurtu dute bi urte beranduago. Lekutan nabari duten inguru bat eraiki nahian ondu dute Urruna antzezlana. Urriaren 19an estreinatu zuten Bilboko BAD jaialdiaren baitan.

Ezagutzen ez zuten eta arrotz nabari zuten toki horren inguruan istorioak sortzeari ekin zioten antzerkigileek, eta bukaerarako pieza oso bat bihurtu dute eszena sekuentzia. Halere, "ezohiko" antzerkia dela diote. Izan ere, linealki eraikia ez dagoen obra da Urruna; irudi kate baten puzzlea, tonu "absurdoan" kontatua. "Antzezlana oso absurdoa da, eta gure arteko harremana ere bada absurdoa askotan; nolabait gure artean eraiki dugu hizkuntzaren isla da obra", kontatu du Marina Suarezek. Sortze prozesu guztia "kaotikoa eta oso polita" izan dela azaldu du Suarezek, eta apurka nork bere egitekoa zehazten ikasi dutela.

ESTILOA FINDUZ 2014an sortu zuten Maite lehen pieza laburra, eta 2016an, berriz, ezagun egin zituen Aitaren larrua bigarren antzezlanak. Azken honetan, eta aurreko esperien-tziekin alderatuz, estiloa "findu" dutela nabari du Marina Suarezek. "Nahiko ondo ezagu-tzen dugu elkar eta oraingoan badakigu zeinek egin behar duen zer eta noiz; aurreko obran hori ez zegoen hain argi; nik uste obra honekin buelta bat eman diogula lanari".

Estilo bat markatzen hasiak dira, eta propioak dituzten moldeen bilakaera nabari dute kolektiboko kideek. Egiteko era berezia, horrek ezaugarritzen du Tripak kolektiboaren antzerki mota. "Askotan mugimenduan dauden koadroak dira eszenak", hala laburbildu du Natalia Suarezek euren teatroaren arima. Irudiak eraikitzen ahalegintzen dira, konposaketa osoak. "Testua bukaeran dator gehienetan eta guk egiten duguna da ahotsa, soinua, jantziak? elementu guztien plastizitatea arakatu; arreta handia jartzen dugu irudian eta horrek daukan potentzian", erantsi du Marina Suarezek. Eta, are, teatroa bera osotzen duten ardatz guztien arteko oreka sortu nahi dute: "Maila berdinean daude elementu guztiak eta konposaketa bat sortzea elementu horiekin guztiekin".

TALDEAN SORTZEN Orain bost urte sortu zuten kolektiboa eta hirugarren obra dute Urruna. Lan taldean ere izan dira aldaketak. Gaur gaurkoz, Marina Suarez, Natalia Suarez, Maite Mugerza eta Andrea Berbois dira Tripak konpainia, eta ezohiko antzerkia dute lan esparru. "Lautik hiru arte ederren mundutik gatoz eta hori nabaritu egiten da; oso era plastikoan sortzen dugu", azaldu du Natalia Suarezek. Antzezlan honetan batu da bera aktore lan taldera, eta aurrekoan ageri zen Mayi Martiarena ez da obra honetan azaltzen. Are, oraingoan kolektiboko kide guztiak dira antzezle: "Andrea (Berbois) biolin-jotzailea da, eta aurrekoan musika egiten ibili zen; orain antzeztera ere animatu da eta izugarrizko saltoa eman du". Marina Suarez pozik agertu da lau emakumeak eszenan agertzen direla azaltzean.

Guztiak antzezle, eta guztiak maila berean. Filosofia horrekin egiten dute lan Tripak taldeko kideek, eta Suarez ahizpek kontatu dute denen artean betetzen dituztela rol guztiak. Horrek ere ondorioak ditu hedapenean: "Banaketa ere guk geuk egiten dugu, eta horrek zaildu egiten du sortu eta obra mugitzea aldi berean". Horregatik, lehen estreinaldiaren ondotik eta behin pieza bukatutzat emanda hasiko dira euren lana erakusteko plaza bila. "Egia esan, antzoki asko daude, baina oso gutxi programatzen da; eta are gutxiago gurea bezalako antzerki mota ezohikoan". Halere, gogo-tsu daude sortzaileak egindakoa taularatzeko, aukera eta espazio berriak bilatzeari ekingo diote aurki.

ARRARO, BAINA GERTUKO Mundu arraro batean murgildu nahi izan dute artistek obra honekin, baina Natalia Suarezek aitortu du zaila dela ezezagun zaizunaren larruan sartzea: "Saiatu gara bilatzen harremanak sortzeko modu ezberdin horiek, eta bakoitza joan da bere pertsonaia ezezaguna bilatzen; baina azkenean konturatu gara bakoitzak berea egiten duela eta oso zaila dela ezezagunean sartzea". Horregatik uste du obra "arraroa eta erosoa" izan daitekeela aldi berean ikuslearentzat. "Absurdoak hori dauka; ez duzu ulertzen baina oso irekia da". Marina Suarezek zehaztu du Aitaren larrua-rekin aldea nabari duela horretan ere: "Obra hau errazagoa da publikoarentzat, beharbada ere guk gehiago konektatzen dugulako antzezlan honetan eurekin; begiratu egiten diegu eta gure mundu arraroan sartzeko eskua luzatu".

Hurrengo proiektua buruan dute jada. Oraingoan euren maneratik urrunago eta konbentzionaletik hurbilago dagoen metodoa baliatu nahi dute: gidoi bat egin. "Buruan dugu hurrengo obra dagoeneko eta orain testua idatzi nahi dugu lehenago: Aitaren larrua argazki batetik abiatu zen; Urruna leku batetik, eta datorrena testutik hasi nahi dugu". Euren sorkuntza eta esperimentazio ibilbidean beste urrats bat eman nahi dute horrela, sortzaile gisa euren buruak etengabe "harritzeko" prozesuaren parte gisa.

tripak9.jpeg

EREREGIZ DOINUAK

(...)

Con la tripa llena y sin desplazarnos mucho, ya que el siguiente evento se desarrolló en la trasera de Uhagon, fuimos a llenar otras necesidades, las que las chicas de Tripak Kolektiboa nos remueven y sacan de las suyas propias.

Este colectivo activo desde 2013, está formado por las artistas Mayi Martiarena (que en esta ocasión no actuó en esta pieza en Markina), Maite Mugerza, Marina Suárez Ortiz de Zárate, Natalia Suárez Ortiz de Zárate, y la violinista Andrea Berbois. 4

Para la ocasión, nos deleitaron con una pieza de teatro muy próxima al dadaísmo titulada “Urruna” y que llevan moviendo dos años por diferentes lugares, aunque parecería más bien que son los diferentes lugares los que se dan encuentro en esta pieza. Una obra desarrollada tan exquisitamente en y para ese espacio de la trasera de la casa de cultura, que podríamos describirla como site specific, aunque ellas hablan más bien de una obra viva, variable, que se va readaptando a cada lugar y que seguramente encuentre algo en cada uno de ellos para llevarse consigo. En esta ocasión apostaron por ese lugar, pese a la posibilidad de que una lluvia intensa pudiese desalentar al público, un lugar en el cual estuvieron trabajando in situ previamente a la presentación que nos ofrecieron, lo que se evidencia en la fusión tan orgánica que consiguieron con el espacio.

“Urruna”, la segunda pieza de Tripak, nace de imaginar un sitio lejano para ellas “empezamos a fantasear con cómo es, geografía, temperatura, quien andaría por ahí, quién ha estado desde siempre y quién es el que aparece…”5 y de un trabajo en arte en colectivo por un lenguaje común que no suele ser el más hablado, pero que ese día llegamos a comprender todos los que acudimos de público.

Los extraños personajes que, como explican, suelen elegirlos lejanos a ellas “(hombres, enfermos, o no humanos como animales, meteoritos…) para hacer un descubrimiento donde al final inevitablemente solemos descubrirnos nosotras (igual en aspectos que no estás tan orgullosa: ridículo, vago, ansioso, extraño..)”6 nos instalaban en un mundo que a pesar de tener estéticamente mucha cercanía con el absurdo, la abyección, lo fantástico y lo onírico, no estaba tan alejado de lo más mundano y cercano a la vida.

15271937_1263567987035073_37909286557898

LO NUESTRO NO ES PURO TEATRO

Sergio Amor Herrero y Josune Vélez de Mendizabal - Diario de Noticias de Alava

30/11/16

El museo ARTIUM acogió este pasado fin de semana la sexta edición del festival inTACTO, cita imprescindible para las mentes inquietas y deseosas de acercarse a los nuevos lenguajes escénicos.
El colectivo vasco Tripak ofreció Aitaren Larrua, una pieza de tintes mitológicos y de leyenda...